Gorbeia Suzien Zeanurin, Zegama-Aizkorri maratoia eta Ehunmillak Ultra-trail Goierrin, T3T Tolosaldean eta Triku Trail Goierrin.
Mendiarekiko eta une honetan gorantz doan kirol honekiko dagoen grina, Euskal Herri osoko 5 eremuen artean marka berri bat sortu dute kirol honen praktika ludikoa bateratzeko eta, horrela, hainbat lekuren ezagutza errazteko.
EH Trailguneak trailrunning-a egiteko egokitutako gunea da, hau da, mendian korrika egiteko. Maila ezberdinetako ibilbideak eskaintzen ditu, homologatuak eta seinaleztapen bereziarekin, baita mendi lasterketa ezberdinetako ibilbideak ere.
Ibilbideak kirol honetan hasiberriak direnentzat zein hobetu nahi duten adituentzat dira, entrenatzeko edo entrenamendu jardunaldiak antolatzeko leku baten bila dabiltzanentzat.
EH Trailguneak zailtasun eta luzera ezberdineko 40 ibilbidez osatuta dago, non Parke Natural eta interes naturaleko leku ezberdinak zeharkatzen diren.
Sarreretan edo harrera-lekuetan, ibilbide eta zerbitzu guztiei buruzko informazio osoa eskaintzen da.
5 sarrera: Baigorri, Goierri, Gorbeia, Sakana y Tolosaldea
EH Trailguneak 5 sarrera ditu: Abaltzisketa (Tolosaldea), Baigorri (Baigorri), Uharte-Arakil (Sakana), Zeanuri (Gorbeia) eta Zegama (Goierri).
Gainera, Abaltzisketa eta Zegamako sarrerak 35 kilometroko dituen ibilbide batek lotzen ditu. Sarrera bakoitzak urte osoan balizatutako mendi lasterketa ezagunen ibilbideak ditu, entrenatu ahal izateko. Instalazio bakoitzak dutxak eta aldagelak ditu.
Ibilbideen markaketa oroigarri bezala erabiltzeko markaketa da, hau da, aukeratutako bidetik goazela jakiteko; horregatik, PDS-aerabiltzea derrigorrezkoa da. Eguraldi txarra dela eta, estazioko eremu batzuk arriskutsuak izan daitezke, baita bertako korrikalarientzat ere.
Ibilbide, lotura eta dutxei buruzko informazio guztia abiapuntu edo harrera-leku ezberdinetan kontsulta daiteke.
Informazio gehiagorako: info@ehtrailguneak.com